Newsletter
| Aurkezpena |
|
|
| Información general |
|
Identitate Kolektiboen Ikertegiak identitateei loturiko gaiak ikertzen, eztabaidatzen eta aztertzen ditu gaur egungo gizarteetan. Gehienbat Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia 2 Sailari lotutako irakasle, bekadun eta doktoregaiek osatzen dute taldea. IKI 1994an sortu zen eta, 1996tik taldea gizarte zientzietako errendimendu handiko ikertalde finkatua izendatua dago. Gainera, hiru erakundek daukate egoitza IKIn: Recherche Identité, Espace et Politique delako batzordearen (CR1) presidentziak, AISLFkoa (Association Internationale des Sociologues en Langue Française); Research Committee on Social Movements, Collective Action and Social Change delako batzordearen (RC48) idazkaritzak, ISAkoa (International Sociological Association); eta azkenik FESeko (Federación Española de Sociología) Comité de Investigación de Sociología Política-ren presidentziak. IKIk bere zereginetarako zenbait langela dauzka, gizarte ikerketarako egokia den tresneria informatikoaz hornituak. Bertan, identitatean espezializatutako dokumentazio gune bat dago ikerlarientzat eskuragarri. |







